AITA Donostiaren eta Jesus Guridiren lanak jo zituzten atzo, Chillida Lekun, Musika Hamabostaldiaren barruan. Catalin Bucaratu biolinjoleak eta Patxi Aizpiri pianojoleak eskaini zuten kontzertua, baina artista gehiagoren laguntza ere izan zuten. Sala bete jende eta kontzertu polita, atzo, Chillida Lekun.
Musika Hamabostaldiaren barruan Chillida Lekun izango den azken kontzertua datorren igandekoa da. Itxaso Aristizabal eta Esther Barandiaran bikoteak piano kontzertua eskainiko dute, lau eskutara. 19:00etan.