Idiak eguerdian eta abereak gauean, harriari tiraka, gaur Ergobin

Kronika - Erredakzioa 2006ko abu. 21a, 03:00

Atzo, Bereziartuak irabazi zuen sagardo lehiaketa; bigarren Lizeaga; hirugarren Barkaiztegi. Guztira 11 sagardogilek hartu zuten parte.

dema eguna dute gaur Ergobin. Ohitura haundia daukate, izan ere, eta urtero jendetxoa biltzen da Ergobiko dema-plazara. Gaur, eguerdiko 12:00etan idiak ariko dira harriari tiraka, Ergobiko Sariketaren lehenengo jardunaldian (bihar jokatuko dute bigarrena). 4 itzairen idiak neurtuko dira aurten: Aiako Izeta, Lasarteko Telleria, Igeldoko Olasagasti, eta Errenteriko Matxain. Tartean bertsoak izango dira. Gaur gauean, berriz, zaldi dema jokatuko dute, Pagolla, Guardi eta Azkonetaren abereek.

Bereziartua onena

Bestalde, atzoko sagardo txapelketak jendetza bildu zuen Ergobin, eta Bereziartuak irabazi zuen. Bigarren Lizeaga izan zen eta hirugarren Barkaiztegi. Guztira 11 sagardogile izan ziren, ia denak Astigarragakoak; Hernaniko bi eta Martuteneko bat.

Gaur Ergobin

  • 10:00: Diana.
  • 12:00: Idi-probak XLII Ergobia Saria. Izeta, Telleria, Olasagasti eta Matxain.
  • 14:00: Bazkari ofiziala.
  • 17:30: Incansables txaranga.
  • 18:30: Gaztelu Puzgarriak Juangitene plazan.
  • 18:30: Herri Kirolak. Harrijasotzen Izeta, Perurena aita-semeak, Irigoien eta Otaegi. Aizkoran Olasagasti. Trontzan Orbegozo lehengusuak.
  • 23:00: Zaldi-proba, 800 kiloko harria. Pagolla, Guardi eta Azkoneta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!