Hernani ingurua festaz gainezka izango da gaur. Goizuetan gaur da festen azken eguna eta eguerdian antolatutako sagardo probaketarekin hasiko dute eguna. Donostian bihar bukatuko dira festak baina bitartean bada zertan denbora pasa. Gauean The Solanos taldearen kontzertua izango da, Haizearen Orrazian. Ergobin gaur hasiko dira jaiak, eguerdian egingo dute Kupelaren jeitsierarekin.
Gaur Donostian
Egun osoan: Eskulangintza azoka, Vinuesa plazan.
Egun osoan: ‘Hockey In Line Open’ Txapelketa. Txuri Urdin izotz jauregian. Aste Nagusiko VII Street Basket Txapelketa, Alderdi Ederren.
11:00: Haur jolasak, Bulebarrean.
11:00: ‘Barrene’, pilota jokoa, Trinitate plazan.
11:00: Haur jolasak, Bulebarrean.
12:00: Hondarrezko gaztelu txapelketa, Zurriolan.
15:00: IV Rallye Slalom, Miramonen.
16:00: Tenis II Open Absolutua, Mons kiroldegian.
17:00: Hondartzako Boleibol txapelketa herrikoia, Zurriolan.
17:30: Haurrentzako jaialdia, Errege-erregina Katolikoetan.
17:30: Haurren Kursaala, Kursaalean.
18:00: Ondarra Esgrima Txapelketa, Zurriolan. Ondoren Erdi Aroko festa.
18:00: Zezenak Illunben.
18:30: Erraldoi eta buruhaundiak, Kontxa pasealekuan.
18:30: Gauerdi txaranga, erdialdean. Oria txaranga, Zurriolan.
19:30: Leioako Musika Banda, Bulebarrean.
20:00: Kresala dantza taldea, Konstituzio plazan.
20:00: ‘Pink Floyd Ballet’, Kursaalean.
20:30: ‘The Solanos’, Haizearen Orrazian.
22:45: Su artifizialak.
23:15: Zezen suzkoa, Londres Hoteletik abiatuta.
23:30: ‘Pereza’, Saguesen.
23:30: ‘Silesia’. Trinitate plazan.
23:30: Itxaso orkestra, Zuloaga plazan.
23:30: ‘Atxuritarra’, Bulebarren.
23:30: ‘The Magestics’, Errege-erregina Katolikoen kalean.
23:30: Kursaal Gune Zabala, Urumea terrazan.
23:30: Kursaal Goian Sessions: Amaiera festa.
24:00: ‘Egan’, Pasealeku Berrian.
Gaur Goizuetan
11:00: Gipuzkoako eta Nafarroako sagardogile onenen partehartzearekin sagardo probaketa eta toka txapelketa, Plazan.
17:30: Kiki, Koko eta Moko pailazoak, Plazan.
18:30: Sorpresa.
19:00: Umeentzako tailerrak. Ondoren: Bonba japonesak.
19:00: ‘Txatunga Bembe’ perkusio taldea.
24:00: Dantzaldia ‘Trikizio’ eta ‘Urgabe’ taldeekin.
Gaur Ergobin
10:30: Txirrindulari lasterketa. Nazio mailako gazteentzako XLII. Ergobia Saria. Bernardo Arzallus IV Memoriala.
12:00: Auzoko gazteek jotako txalaparta eta Ergobiko himnoarekin festen hasiera iragarriko da. Kupelaren jaitsiera ikusiko dugu.
17:30: Astelehena eta asteartean parte hartuko duten idiak pisatuko dituzte.
18:30: Artzain gazteek egindako gaztak probatzeko aukera izango da.
24:00: Laiotz-ekin berbena eta zezen suzkoa.