Musika Hamabostaldiko azkeneko kontzertua izango da igandean Chillida Leku museoan. Duo Aristizabal Barandiaranen txanda izango da oraingoan, Itxaso Aristizabal eta Esther Barandiaran pianojoleek osatzen dutena. Maurice Ravel, Claude Debussy, Francis Poulenc, Darius Milhaud eta Aita Donostiaren piezak joko dituzte. Kontzertua arratsaldeko 19:00etan izango da, baina, ordu bete aurretik kontzertuari buruzko azalpenak emango dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!