Esnalek partidu garrantzitsua gaur

Kronika - Erredakzioa 2006ko abuztuaren 24a

Iñaki Esnal pelotari hernaniarrak Bendimia Festa torneoko partidu garrantzitsua du gaur arratsaldean. Partidua irabaziz gero, aurrera jarraituko du ziurrenik, baina, galduz gero, torneotik kanpo geratuko litzateke. Lapuebla de Labarcan jokatuko dute, berak eta Aldazabal IVk, Arroyo III eta Velascoren aurka, 19:30etatik aurrera. Aurrez jokatutako partiduan, Capellan II-Prado garaitu zituzten, 22-16, baina, joan den igandean 22-20 galdu zuten Urionaguena-Jaioren aurka.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!