SORTUZ eta Sortuz ekimena antolatu du Dobera Euskara Elkarteak. Asmoa da herriko euskarazko musika sormena bultzatzea, eta hori dela eta, euskara elkarteak herriko musikari eta bakarlariak animatu nahi ditu beren abestiak aurkeztera. Epea abuztuaren 31n bukatzen da, beraz garaian dira oraindik.
Estilo ezberdinetako abestiak jaso dira
Orain artean jaso dira maketa batzuk, estilo ezberdinetakoak: bakarlariak, ordengailuz egindako musika eta punk estiloko abestiak, besteak beste. Dobera Euskara Elkarteak oraindik aurkeztu ez diren herriko musikariei parte hartzeko gobitea luzatu die. Aukeratzen diren talde edo bakarlariekin CD bat grabatzeko aukera izango dute estudio batean. Horrez gain, promozio ekitaldi edo kontzerturen bat antolatuz gero bertan parte hartzeko aukera ere izango da.
Aurkeztu beharrekoak
Sortuz eta Sortuz ekimenean parte hartzeko gutxienez bi abestiz osatutako maketa aurkeztu behar da. Horrez gain, musikarien datuak eta abestiaren hitzak paperean idatzita aurkeztu behar dira. Ezin izango dute parte hartu diskoetxe batek kaleratutako CDrik duten taldeek. Ezta ere, diskorik atera gabe, disko kontratua indarrean duten musikariek. Materiala abuztuaren 31 baino lehen aurkeztu behar da Dobera Euskara Elkartean. Bertara eraman daiteke edo postaz bidali helbide honetara: Larramendi 11, behea. Informazio gehiagorako deitu 943-332799 telefonora edo mezu bat bidali helbide elektroniko honetara: dobera@dobera.com.