JOxE Manuel Errazkin Otsua preso hernaniarra irailaren 4an atera liteke kartzelatik. Familiak jakinarazi duenez, ofizialki fetxa hori jarrita dauka espetxetik ateratzeko. Hala ere familiak errekurtso bat aurkeztu du, eta onartuko balitz, irailaren 1ean atera liteke. Jose Manuel Errazkin Otsua Topaseko espetxean dago gaur egun, Salamancan.
Autobusak Salamancara joateko
Joxe Manuel Errazkinen lagunak autobusa antolatzen ari dira irailaren 4an Salamancara joateko. Asmoa da espetxe kanpoaldean harrera egiteko. Izena eman nahi duenarentzat telefono zenbaki bat utzi dute: 629-320374. Jakinarazi dutenez, autobusa betetzeko jendea biltzen bada, aterako da autobusa. Bestela, kotxeetan joango dira.
1996an espetxeratua
Joxe Manuel Errazkin Otsua 1996ko apirilaren 3an sartu zuten espetxean. Ordutik hona espetxe hauek pasa ditu: Martutene, Alcala Meco eta Navalcarnero. Gaur egun Salamancako Topas espetxean dago, 469 kilometrora.