Roberto Pachecok Gustav Mahler Orkestan joko du gaur Kursaalean

Kronika - Erredakzioa 2006ko abu. 24a, 03:00

ROBERTO Pacheco perkusionista hernaniarra jotzen entzuteko aukera izango du gaur Donostiako Kursaal auditoriora joaten denak. Izan ere, Roberto Pacheco udan Europan barrena jiran dabil Gustav Mahler orkestarekin, Europa mailako gazte orkesta onenetarikoarekin. Kontzertua Musika Hamabostaldiko egitarau barrukoa da. Arratsaldeko 20:00etan hasiko da. Gaurko kontzertuan XX mendeko musika, garaikidea, joko dute: A. Webern-en orkestarako 6 pieza, A. Berg-en 7 pieza eta D. Shostakovichen 6garren sinfonia joko dute. Susan Graham sopranoak ere abestuko du. Zuzendari lanetan Phillippe Jordan arituko da. Sarrerak www.quincenamusical.com web gunean lortu daitezke. Kursaal auditoriko kontzertuen artean, Gustav Mahler Jugendorchester jartzen duen horretan klik eginda.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!