Xabat Otxotorena Limousingo tourra korritzen ari da, Frantziako lurraldean. Gaur bigarren etapa daukate, 185 km.-koa, Tulle eta Sant Leonard de Nablat artean. Hiru mendate igo beharko dituzte, 2. eta 3. kategoriakoak.
Atzoko etapan Xabatek denbora dezente galdu zuen. Tropelean iritsi zen, 29garrena, irabazlearengandik 16 minutu eta 4 segundotara. Bouyges Telecom taldeko Pierrick Fedrigok irabazi zuen etapa eta, lehenengo etapa zenez, lider bezala jarri zen sailkapen nagusian. Otxotorena, horrenbestez 29garren tokian geratu da sailkapen nagusian. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!