Jaialdia Galarretan gaur

Kronika - Erredakzioa 2006ko abu. 16a, 03:00

Aste Nagusian egunero izango dira erremonte jaialdiak Galarretan. Bihar lau partidu jokatuko dira, 16:00etan hasita. Lehenengoan Gorriz-Olazar bikoteak Martinez anaien aurka jokatuko dute, 35 tantutara. Ondoren, Altuna I-Ion, Iñigo eta Aizpururen aurka arituko dira, 40 tantutara. Hirugarrengoan Matxin III-Auzmendi eta Uterga-Iriarte izango dira nor baino nor, 40 tantutara baita ere, eta jaialdia itxiko duen partidua, Larrea-Gaztelu / Zalakain-Agirrezabala izango da, 30era. Bihar, Casino Kursaal torneoko ligilaren barruan, Bitoria eta Urrutiak jokatuko dute elkarren aurka.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!