Errapia arte tailerreko kide batzuk argazki eta diapositiba proiekzioak eskainiko dituzte Karbonera etxe okupatuan datozen egunetan. Lehenengoa bihar, abuztuak 17, izango da, Axpi eta Nagoreren eskutik. Beren argazkiak musikarekin lagunduta proiektatuko dituzte. Abuztuaren 23an, berriz, Lorearen hitza saioa eskainiko du Kabukik. Bertan, Maya erresistentziari buruzko diapositibak jarriko ditu, poesiaz eta zuzeneko musikaz lagunduta. Proiekzioak 21:30etan hasiko dira. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!