Donostiako Aste Nagusiaren bosgarren egunak ekitaldi mordoa dakarki, batez ere musika zaleentzako. Hernaniarrok ere badugu ordezkapena, Nekaezinak txaranga ibiliko baita Kontxa ingurua alaitzen, 18:30etatik aurrera. Haurrak izango dira arratsaldeko protagonistak eta ez dute aspertzeko astirik izango. Denetarik izango dute: betizu kluba, esgrima lehiaketa, eta Kursaalean hainbat joko ezberdin. Hemen kirola egin ahalko dute, bizikleta zirkuituan, eta kantuan ere aritu ahal izango dira, karaokearekin edo beraientzat bereziki prestatutako diskotekan. Ez hain gazteek ere badute non aukeratu. Ekitaldi musikalak izango dira nagusi. Txarangak izango dira arratsalde partean, eta eskaintza zabalagoa gauean. Hip-hopa, punk-rocka, reggaea, chill out, disko doinuak, berbena edo dantza ezberdinak entzun eta ikusteko aukera izango da, Donostiako toki ezberdinetan.
Gaur Donostian
11:00: Haur jolasak, Bulebarrean.
16:00:Tenis Headeko III. Open Absolutoa, Mons Kiroldegian.
16:00: Aste Nagusiko Esku Pilotako XII. txapelketa, Trinitate plazan.
17:00: Altxorraren bila eta taldeen arteko jokoak, Alde zaharrean.
17:30: Haurrentzako jaialdia, betizu kluba, Araba parkean.
17:30: Haurrentzako esgrima, Katalunia plazan.
17:30: Haurren kursaala. Bizikleta zirkuitua, eskulan lantegia, karaokea eta haurrentzako diskoteka, Kursaaleko terrazetan.
18:00: Zezenak Illunben.
18:30: ‘Gauerdi’ txaranga, Zurriolan.
18:30:`Nekaezinak’ txaranga, Kontxan.
19:30: ‘Milagroko Musika Banda’ren kontzertua Bulebarreko kioskoan.
20:00: Folklore jaialdia: ‘Eskola’ euskal dantza taldea, Konstituzio plazan.
20:00: Musika hamabostaldia. ’Arena. Seis coreografias para seis toros’, Kursaalen.
20:30: Matt Harding, Haize orrazian.
22:45: Su artifizialak. Piroquiles piroteknia.
23:15: Zezen Suzkoa, erdialdean.
23:30: Chambaoren kontzertua, Sagüesen.
23:30: ‘Las perras del infierno’, Trinitatean.
23:30: ‘Mompas’ orkestra, Zuloaga plazan.
23:30: ‘The Smoke Screen’, Bulebarrean.
23:30: Jah’sta, Errege-Erregina katolikoetan.
23:30: Euskadi Gaztea gaua, Kursaalen.
23:30: The Charles Tones Araña & Maikol, Zurriolako terrazan, Kursaalen.
24:00: ‘Gau Bela’, Pasealeku Berrian