Hernanik pretenporada polita ari du

Kronika - Erredakzioa 2006ko abu. 21a, 03:00

Bihar eta ostegunean Touring Torneoa jokatuko dute Errenteriako Fanderia zelaian Hernanik, Pasaiak eta Touringek. Gorengo liga irailaren 10ean hasiko da, eta pretenporada bukatzeko ez dira partidu asko gelditzen. Gehienek oraindik osatu gabe dituzte taldeak, eta pretenporadak balio izaten du, besteak beste, horretarako. Oraingoz, Hernanik hiru partidu jokatu ditu eta bi irabazi. Joan zen asteazkenean UPVren kontra 0-2 galdu zuten eta atzo Berioren kontra 2-3 irabazi. Ricardo Ramos CD Hernaniko lehendakariak Kronikari jakin arazi dionez, ´taldea itxura polita hartzen ari da, eta aurten sailkapenean gora xamar ibiltzeko aukera izango dugu. Denetik dauka taldeak, esperientzia eta gaztetasuna`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!