Bertso jaialdia gaur Goizuetan

Kronika - Erredakzioa 2006ko abu. 16a, 03:00

Atzo, pilota plaza berritua inauguratu eta Olaizola II pelotaria omendu zuten.

Goizuetako Amabirjinak aurrera dijoaz eta gaur ere izango da zer ikusia bertan. Haurrak zorioneko dira gaurkoan, gaztelu puzgarrietan nekatu arte jira eta buelta ibiltzeko aukera izango dute eta. Helduek ere izango dute non gozatua; pilota plaza berrian partiduak izango dira eguerdian eta herriko plazan zezenak eta bertsolariak izango dira arratsaldean. Gauean musikari iritsiko zaio txanda, bai plazako dantzaldian eta bai gaztetxeko kontzertuan.

Atzo,’pilota plaza’ berriaren inaugurazioa

Jaiekin bat, Goizuetako pilota plaza berria inauguratu eta Aimar Olaizola pelotaria omendu zuten. Ekitaldia 12:00etan hasi zen, atarian egin zuten luncharekin. Ondoren, plaza gainezka zegoela, alkateak hitz batzuk eskaini zizkien joandakoei eta apaizak plaza bedeinkatu zuen. Aimarrek, gero, lore sorta eta oroigarri dotore bat jaso zuen Udalaren partetik eta Umore Onako haurrek aurresku bat dantzatu zioten. Pelotakadak hasi aurretik, dantzariek beste saio bat egin zuten eta ondoren Olaizola IIk pilota plaza estreinatu zuen, ohorezko sakea eginez. Berak bota zuen partidu hasieran sakea erabakitzeko txapa ere. Gero, Huizi-Iza eta Baez-Jauregi bikoteek partidua jokatu zuten, 22-13ko emaitzarekin lehenengoen alde. Dultzaineroek eta Igandea txarangaren irteerak bukatutzat eman zuen ekitaldia.

Gaur Goizuetan

11:00-14:00/15:30-18:30: Umeentzako gaztelu puzgarriak.

12:30: Pilota partiduak.

16:30: Mus txapelketa Ixkibin.

18:00: Zezenak.

19:30: Bertso saioa plazan: A.M. Peñagarikano, M. Lujanbio, J.M. Irazu eta S. Kolina.

24:00:Dantzaldia Laiotzekin. Ondoren Igandea txaranga.

24:00: Kontzertua gaztetxean: Orreaga 778 eta Sextysexers.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!