San Roke eguna ospatuko dute gaur Aranon eta Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2006ko abu. 16a, 03:00

Tradizio haundiko eguna da hau eta jendez bete ohi dira Aranoko eta Santiagomendiko ermitak. Hainbat ekitaldi daude antolatuta eguna pasatzeko: dantza, bertsoak, txistulariak etab.

Aranon San Roke eguna ospatzen da urtero abuztuaren 16an. Tradizio haundia duen jai hau 1970. urtean berreskuratu zuen Ruiztarren sendiak, Txobito txistulari hernaniarraren laguntzaz, eta ordutik 37 urte daramatzate egun hau ospatzen, etenik gabe. Hernanitik jende asko hurbildu ohi da urtero Nafarroako gure herri mugakidera giro ederrean eguna pasatzera. Duela 37 urte martxan jarri zen jai honek beti izan du txistularien presentzia, asko hernaniarrak. Horren arrazoia Txobito zenaren ekinean aurkitzen dugu, honek ahalbidetu baizuen txistuari leku bat egitea San Roke egunean, bere presentziarekin, eta inguruko txistulariak joatera bultzatuz. Horrengatik, sekula ez da faltatzen Aranon zazpi-zortzi txistulariko koadrila bat kalea girotzen. Txistulari eta pasakalleaz gain, meza, bertsoak, pelota partidua eta bazkari herrikoia izango dira Aranon. Bazkari herrikoiaren ondoren, Segu-rako Korala izango da bazkalostea girotzen, jendearen parte hartzearekin, ziurrenik. Arratsaldeko 20:00etan, Agur Jaunak kantatuz eguna bu-katutzat emango dute hurrengo urtera arte.

Astigarragan, ere bai

 Arano ez da herri bakarra San Roke omentzen duena. Astigarragako Santiagomen-din ere izaten da festa egun honetan. Bertan mezarekin hasiko dute eguna. Ondoren erromeria izango da eta Astigar dantza taldeak erakustaldia egingo du. Baz-kariaren aurretik, trikitilariak ere izango dira. Tripa ondo bete ondoren, Berriketan emanaldia hasiko da, abeslariak eta bertsolariak batzen dituena. Arratsaldez, txapelketa herrikoiak daude antolatuta: irrintzi txapelketa haurrentzat eta dantzarena helduentzat.

Gaur Astigarragan

11:00: Meza Santiagomendiko ermitan.

11:30:Erromeria Santiagomendin. Ondoren: Astigar taldearen dantzaldia eta trikitilariak.

14:00: Bazkari herrikoia. Ondoren: BERRIKETAN emanaldia. Abeslariak: Oskar Estanga eta Jaione Olazabal. Bertsolariak: Maialen Lujanbio eta Agin Rezola.

Arratsaldez: Haurren irrintzi txapelketa herrikoia eta helduen dantza txapelketa herrikoia.

Gaur Aranon

10:00: Txistularien konzentrazioa.

10:30: Ermitara pasakallesa txistulariekin.

11:00: Meza Aranoko parrokoaren eskutik. Eten bat egingo da Martxel Ansa Aranoarraren bertsoak entzuteko. Ondoren pasakallesa herriran txistulariekin.

12:30: Pelota partidua: Elortza-Lopez eta Ansa-Garin. Ondoren kalejira txistulariekin.

14:30: Bazkari herrikoia Kontzejuan. Bazkalondorenean Segurako Korala.

20:00: Agur Jaunak eta despedida.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!