Esnal eta Oiagak partiduak gaur.

Kronika - Erredakzioa 2006ko abu. 15a, 03:00

Iñaki Esnal pelotari hernaniarrak binakako partidua jokatuko du gaur Markinezen. Esnalek Velasco izango du atzean eta Urionaguena eta Aldazabal IV aurkari bezala. Bitxikeria da Esnalek gaur, bere ohiko atzelaria izango duela aurkari, Bendimia festan bere bikote den Aldazabal IV. Partidua arratsaldeko 18:30etan hasiko da. Josu Oiagak, berriz, Orendainen jokatuko du binakako partidua, gaueko 22:00etatik aurrera. Olaran izango du lagun eta Goñi II eta Garmendiaren aurka neurtuko dituzte indarrak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!