Xabat Otxotorena, Orbeako txirrindulari hernaniarrak Limousingo tourra korrituko du aste honetan, Okzitania aldean. Proba gaurtik ostiralera luzatuko da eta 4 etapa izango ditu. Gaur lehenengoa korrituko dute, Limoges hiritik Aubussonera. Hiru mendate dauzka gaurko etapak, 2. eta 3. kategoriakoak. Proba horretan Euskaltel, Ag2R eta Cofidis bezalako taldeak hartuko dute parte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!