Donostiako Aste Nagusiak laugarren jai eguna du gaur eta egitaraua ekintzez beteta dator. Haurrek izango dute non gozatua: goizean Alderdi Ederren, arratsaldean Urgullen eta Kursaaleko terrazan. Musika emanaldi ugari izango dira gaur ere Donostian eta gusto ezberdinetarako gainera, Agrupacion Musical Borjana, Delorean & Standard, Revolver, Olga Roman, Tsunami orkestra, Perfusion, Tumbao Caliente talde kubatarra, Eduardo Bengoa eta Triki Truku izango dira, besteak beste. Su artifizialak ere izango dira gaur gaueko 22:45etan. Gaurkoan Portugalgo Luso pirotekniaren txanda izango da.
Gaur Donostian
11:00: Haur jokoak, Alderdi Ederren.
11:30: 2006 futbol parke tematikoa, Koldo Mitxelenan. Goiz eta arratsalde.
12:00: Igeriketa froga Zurriolatik Kontxara.
17:30: Haurrentzako jaialdia, Urgullen. Haurren Kursaala, Kursaaleko terrazan.
17:30: Zaldi lasterketak hipodromoan.
18:00: Zezenak Illunben. 18:30: Erraldoi eta buruhaundiak.
18:30: Los Pasai txaranga, erdialdean.
18:30: Tximeleta txaranga, Alde Zaharrean.
19:30: Aizkolariak, Trinitate plazan.
19:30: ‘Agrupacion Musical Borjana’ren kontzertua, Boulebardeko kioskoan.
20:00: Arkaitz taldeaaren dantza emanaldia, Konstituzioa plazan.
20:30: Delorean & Standard-en emanaldia, Haizearen Orrazian.
22:45: Su artifizialak.
23:15: Zezen suzkoa.
23:30: Revolver eta Olga Roman-en kontzertua, Saguesen.
23:30: Dantzaldia Tsunami orkestraren eskutik, Zuloaga plazan.
23:30: ‘Perfusion’ taldearen emanaldia. Boulebardeko kioskoan.
23:30: ‘Tumbao Caliente’ talde kubatarraren emanaldia, Errege Katolikoen kalean.
23:30: Eduardo Bengoaren musika emanaldia, Urumea terrazan.
00:00: Triki Trukurekin dantzaldia, Paseo Berrian.