Beste txapel bat Xabier Segura eta Lierni Martiarenak

Kronika - Erredakzioa 2006ko abu. 20a, 03:00

Amurrioko txapela eta Itziarko bigarren saria irabazi dituzte asteburu honetan Xabier Segura eta Lierni Martiarena hernaniarrek, dantza sueltoan. Oraindik txapel asko gelditzen dira udara bukatu bitartean jokatzeko, baina dagoeneko pilatxoa egina dute bi hernaniarrek. Kriskitiña dantza taldea gustora Kriskitiña dantza taldeak harro hartu du asteburu honetako notizia, eta Kronikari jakin arazi dionez, bai bikote hau eta bai beste gainerakoak ere gogor ari dira entrenatzen, udara bukaera harteko txapelketetan parte hartzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!