PORTUKO jaiak ostiralean hasiko dira, eguerdian suziria bota eta ahalik eta zalaparta gehiena aterata, Hernani aldean jabetu daitezen festa eta giroa badela Portun. Urteroko moduko egitaraua antolatu dute, nobedaderen batekin, arrakasta duenak ez baitu gehiegi aldatzerik merezi. 55garren asto lasterketa; haurrak gustora ibiltzeko moduko joku, kirol eta lehiaketak; lorontzi lehiaketa; bazkari herrikoia eta beste hainbat ekintza izango dira asteburuan Portun.
Auzokide baten emanaldia aurtengo nobedadea
Aurtengo nobedadea auzokide batek eskainitako emanaldia izango da. Varietes-errebista formatuko emanaldia izango da eta bertan emakumez jantzita abesti ezagunak kantatuko ditu Portuko auzokideak. Antolatzaileen hitzetan ikusgarria da gizonezko honek erabiltzen dituen soinekoak eta zenbat lan hartzen duen bere burua apaintzen. Arropa lehortzeko zintzilik balkoian jarrita izaten duenean, bizilagunak harritu egiten omen dira jantziak oso ikusgarriak direlako. Inauterietan ere oso elegante ateratzen omen da jantzita. Portun eskainiko duen numeroarekin lehenago ere ibilia da Benidormen, hoteletan eta. Jubilatuen artean arrakasta haundia lortu omen du. Bertakoa izanda saiatuko da larunbatean gauean ahalik eta ondoen egiten.
Egunez jende gehiago
Portuko festetako antolatzaileen hitzetan, azkenaldian, egunez gauez baino jende gehiago ibiltzen da Portuko festetan. Asto karrera egunean, larunbatean, iaz sekula baino jende gehiago bildu omen zen. Ostiral arratsaldeko lorontzi lehiaketak ere arrakasta haundia izaten du, batez ere portuko auzokideen artean. Oso serio hartzen dute eta landareak mimo haundiarekin zaintzen dituzte festetarako. Igandeko sagardo probaketak, auzotarren arteko bazkari herrikoiak eta euskal jaialdiak ere jende dezente erakartzen du.
Abuztuak 25, ostirala
10:00: Marrazki eta pintura lehiaketa.
11:00-13:00: Haurren parkea: puzgarriak, ohe elastikoak, parke txikia, olla.
12:00: Jaien hasiera suziriekin. Buruhaundi eta txistularien irteera.
13:00: Auzoko gazteen marrazki
erakusketa.
16:00-19:00: Haurren parkea.
17:00: Herri kirolak umeentzako. Lokotxak, txingak, ingudea, gizon proba...
18:00: Lorontzi lehiaketa.
18:30: Haur jokoak. Zaku karrerak, lokotxak, ura eta irina, aulki jokoa...
19:00: Tute txapelketa, ‘Shangay’
tabernan.
20:30: XVII. Sardina jatea.
23:00: Dantzaldia ‘Izotz’ taldearekin.
Abuztuak 26, larunbata
08:00: Egunsentia, Suziriekin.
08:30: Batxuri zopa goiztiarrentzat.
11:30: Haur jokoak.
13:00: Zinta lasterketa, opariekin.
16:00: Mus txapelketa, ‘Pedro Mari’ tabernan.
17:00: Altxor bilaketa.
18:00: LV. Asto lasterketa.
Segidan: Patxin eta Potxin pailazoak.
00:00: Ikuskizun ikaragarria, ‘Varietes-Errebista’ Umorea, amodioa eta fantasia.
01:00: ‘Laiotz’ ekin dantzaldia.
Abuztuak 27, igandea
08:00: Egunsentia suziriekin.
08:30: Txokolatada goiztiarrentzat.
09:30: Diana txistulariekin.
11:00: Meza auzoko hildakoen alde.
12:00: Sagardo probaketa.
12:30: XXXII. Toka eta bote txapelketa.
14:30: Bazkaria.
18:00: Euskal jaialdia: Perurena aita-semeen erakustaldia. Aizkolariak: Peñagarikano, Telletxea eta Etxeberria.
Segidan: Bertso-saioa.
Segidan: Urumea txarangaren irteera.
24:00: Jaien amaiera Urumea txarangarekin. Zezen suzkoa, koloretako suziriak eta
azken traka.