Dobera begirale lan poltsa osatzen ari da aurrera aterako dituen egitasmoetarako

Kronika - Erredakzioa 2006ko abuztuaren 14a

Dobera Euskara Elkartea begirale lan poltsa osatzen ari da ikasturtean zehar aurrera aterako dituen egitasmo ezberdinetan lan egiteko. Parte hartzeko prest daudenak Dobera Euskara Elkarteko bulegora hurbildu daitezke: astelehenetik ostiralera, goizeko 09:00etatik 14:30etara. Curriculum vitae-a eraman behar da. Doberak aurrera ateratzen duen ekimenetako batek Jolas eta Solas du izena eta bertan, ikastetxeetako jolas garaietan, begiraleek ekintza ezberdinak dinamizatzen dituzte, haurrekin euskaraz aritzeko. Informazio gehiagorako 943-332799 telefonora deitu edota mezu bat bidali helbide honetara: dobera@dobera.com.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!