Pelotari hernaniarrek partiduak gaur

Kronika - Erredakzioa 2006ko abu. 14a, 03:00

Bendimia torneoaren barruan, Oiaga eta Esnalek partiduak jokatuko dituzte gaur. Josuk Elvillarreraino joan beharko du, Fuertesekin batera, Iriarte eta Gabarri IIren aurka indarrak neurtzeko, 19:00etan hasiko den partiduan. Iñaki Esnalek berriz, Aldazabal IVrekin Capellan II eta Pradoren aurka jokatuko du, Oionen, 20:30etatik aurrera. Zarautzen, berriz, Zaporra memorialaren barruan, bikote hernaniar batek partidua dauka. Yubero-San Sebastian bikoteak Aranalde-Roteta bikotearen aurka jokatuko du, 18:00etan hasiko den jaialdian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!