donostiako aste Nagusiak gaur izango du jarraipena. Goiz eta arratsalde haurrentzako joko eta aktibitateak izango dira Donostian. Arratsaldeko 1930etan urteroko Salbea izango da, Donostiako Orfeoiarekin. Gauean, Aste Nagusiko beste egunetan bezala, musika emanaldiak eta su artifizialak izango dira protagonista. Gaur Beberen musikaz gozatzeko aukera izango da, Saguesen. Munduko musiken inguruko emanaldia ere izango da Las Lavanderas-en eskutik, Trinitate plazan. Su artifizialak gaueko 22:45etan hasiko dira, eta gaurkoan Marti Pirotecnia-ren txanda izango da, Castelloneko taldearena.
Gaur Donostian
11:00: Barrene. Pelota jokoak, Trinitate plazan.
11:00: Haur jolasak, Bulebarrean.
17:30: Bizikleta festa, Bulebarrean.
17:30: Haurren Kursaala. Kursaaleko terrazan.
18:00: Zezenak Illunben.
18:30: Kantauri txaranga, Zurriolan. Oria txaranga, erdialdean.
19:30: Salbea, Koruko Amaren elizan.
19:30: Valtierrako musika banda eta Virgen de Nieva koralaren kontzertua, Bulebarrean.
20:00: Trabeska euskal dantza taldea, Konstituzio plazan.
22:45: Su artifizialak.
23:15: Zezen suzkoa.
23:30: BEBE, Saguesen.
23:30: LAS LAVANDERAS, Trinitate plazan.
23:30: ALBOKA orkestra, Zuloagan.
23:30: Bilbainadak, LOS TXIKISen eskutik, Bulebarrean.
23:30: Donostia Hiria pop-rock lehiaketa: UNDERNEEDen emanaldia. Errege-erregina Katolikoetan.
23:30: Kursaal Gune Zabala, Urumea terrazan.
23:30: Kursaal Goian Sessions, REVOLUTIONARI BROTHERS. Zurriola terrazan.
00:00: IZOTZ, Pasealeku berrian.
00:00: Festara. Gaztelubide soziedadean.
Garayar autobusak (Urdinak)
-02:00ak arte Hernanitik 15 minuturo. Donostiatik 02:30ak arte 15 minuturo.
-02:00etatik aurrera Hernanitik orduro. 02:30etatik aurrera Donostiatik orduro.
-22:00etatik 00:15ak arte San Bartolometik aterako dira. 00:30etatik aurrera Okendotik.
Areizaga autobusak (Gorriak)
-11:00etatik aurrera orduro 06:00ak arte Hernanitik. 11:30etatik 05:30ak arte Donostiatik.
-Goizeko 03:00ak arte 30 minituro autobusak Hernani eta Donostiatik.
Trenak
-Donostiatik Irunera: 8 tren izango dira 00:05etatik 06:05etara.
-Donostiatik Brinkolara: 7 tren izango dira 00:15etatik 05:00etara.