GOIZUETAKO amabirjin jaiak gaur hasiko dira. Jaien hasierako ekitaldia eguerdian izango da: Udaletxetik itxaferoa botako dute eta segidan erraldoi eta buruhaundiak aterako dira. Urtero bezala, Etxeraten txosnan, euskal presoen aldeko brindisa egingo dute, jaien hasierarekin batean. Eguerdian herriko gazteak izango dira protagonista eta mahainguruan bilduko dira bazkaritarako. Arratsaldeko 20:00etan, txupinazoa egingo dute Gaztetxean. Musikak eta poteoak emango dio jarraipena gauari.
Gaur Goizuetan
12:00: Udaletxeko balkoitik jaien hasiera ofiziala. Erraldoi eta buruhaundiak. Etxeraten txosnan euskal presoen aldeko brindisa.
13:00: DJ Bull dultzaineroekin gazte peteoa.
14:30: Gazte bazkaria.
17:30: Herriko gazte koadrilen arteko desafio xelebrea: asto karrerak, futbola zezenekin...
20:00: Gazte txupinazoa Gaztetxean.
20:00: Umore Ona peñaren irteera, Igandea txarangarekin.
24:00: Gau pasa TRAKETS taldearekin eta ondoren IGANDEA txarangaren irteera.
Goizuetara autobusak
Abuztuak 14-16-17-18:
Goizuetatik: goizeko 09:00etan eta arratsaldeko 15:00etan.
Hernanitik: goizeko 12:00etan eta arratsaldeko 19:00etan.
Abuztuak 15:
Goizuetatik: goizeko 10:00etan.
Hernanitik: goizeko 10:30etan.