Festa aurreko ekintzak gaur Donostian

Kronika - Erredakzioa 2006ko abu. 12a, 03:00

ASTE Nagusia ofizialki bihar hasiko den arren, gaur ere badira jai aurreko eguna girotzeko ekintzak. Goizean Donostiako Klasika aterako da. Arratsalde eta iluntze aldera, gazte asanbladek eta Alde Zaharreko tabernek osatutako egitarauaren barruan, kalejira eta kontzertuak izango dira. Kontzertuan Su ta Gar, Kuraia eta Des Kontrol taldeak entzuteko aukera izango da, Trinitate plazan. Gaueko 23:00etatik aurrera, Zurriolan eta Urumea terrazan musika jartzaileak izango dira, festa girotzen.

 

Gaur Donostian
11:25: Donostiako Klasika.
18:30: Kalejira Bulebarretik.
20:00: Kontzertua Trinitate plazan: Su ta Gar, Kuraia eta Des-Kontrol.
23:00: Inaugurazio festa,
musika jartzaileekin. Zurriola terrazan.
23:30: Kursaal Gune Zabala. Musika Jartzaileak, Urumea terrazan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!