ASTE Nagusiko jaiak bihar hasiko dira Donostian eta Areizaga autobus gorriek eta Garaiar autobus urdinek zerbitzu bereziak eskainiko dituzte gauean Donostiara joan etorria egiteko.
Areizaga autobus gorrien zerbitzua
Autobus gorriek gaur hasi eta hilaren 20ra arte gauetan orduro izango ditu autobusak. Hernanitik gaueko 11:00etan izango da aurreneko autobusa maiztasun honekin eta azkena goizeko 06:00etan. Donostiatik Hernanira ere orduro izango dira autobusak: aurrenekoa gaueko 11:30etan eta azkena goizeko 05:30etan. Abuztuaren 13tik 20ra bitartean, su artifizialak direla eta, berezia izango da. Autobusak orduerdiro aterako dira bai Donostiatik eta baita Hernanitik goizeko 03:00ak arte. Jakinarazi dutenez, autobusak osatu ahala aterako dira.
Garaiar autobus urdinen zerbitzua
Autobus urdinek abuztuaren 13tik abuztuaren 20ra arte izango ditu zerbitzu bereziak. Aieteko linea ordu laurdenero aterako da Hernanitik goizeko 02:00ak arte. Hortik aurrera, orduro, puntutan aterako da autobusa. Donostiatik Hernanira autobusa 15 minuturo izango da eta azkena 02:30etan aterako da. Hortik aurrera autobusa orduro aterako da eta azkena goizeko 06:30etan aterako da Donostiatik. Jakinarazi dute gaueko 22:00etatik 00:15ak arte autobusak San Bartolome kaletik aterako direla. 00:30etatik aurrera Okendotik aterako dira autobusak, berriro ere. Andoian-Urnieta-Hernani Donostia lineari dagokionean, Andoaindik azken autobusa 21:45etan aterako da. Urnietatik Donostiara joan nahi dutenek Aieteko linea hartu beharko dute, linea hori Urnietaraino iritsiko baita 22:15etatik aurrera.