Javi Perez Vacasen 5garren memorialeko partidua bihar

Kronika - Erredakzioa 2006ko abu. 11a, 03:00

JAVI Perez Vacasen omenezko 5garren partidua jokatuko da bihar Zubipen. Memoriala urtero jubenil mailako Hernaniko taldeak eta Zaragozako Estadium Casa Blanca taldeak jokatzen dute. Azken talde honek ere harreman estua zuen Javi Perez Vacas zenarekin. Partidua, bihar goizeko 11:30etan jokatuko da, Zubipen. Irabazleari trofeoa eman ondoren bazkaltzera joango dira denak elkarrekin. Gorengo mailako taldeak lagun arteko partidua gaur Gorengo mailan, Hernanik, lagunarteko partiduak jokatuko du gaur Arin Luzien taldearen kontra. Arratsaldeko 20:00etan, Zubipen. Asteazkenean, EHUko 3garren dibisioko taldearen kontra jokatuko du, arratsaldeko 20:00etan Zubipen. Abuztuaren 22 eta 24an Errenteriako Touring Trofeoan hartuko dute parte Hernanik. Iraila hasieran, Zumarraga Trofeoan izango dira jokalari txuri berdeak, Idiazabal, Urola eta Ilintxarekin batean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!