casino kursaal torneoa jokoan dago eta gaur ligila aurreko azken kanporaketan Juaristi eta Bitoria izango dira aurrez aurre. Jon Juaristi zarauztarra berria da txapelketa honetan eta Ion azpeitiarra, debutantea hau ere, gainditu egin zuen lehen kanporaketan. Bitoria gaur sartuko da lehian. Aurtengo San Fermin torneoan azpitxapelduna izatetik dator, bai indibidualki bai binaka. 34 urteko andoaindarra beteranoa da Casino Kursaal torneoan, 6 ediziotan hartu baitu parte. Beterania gaztetasunaren kontra, hortaz, gaur. Betiko moduan, 35 tantutara izango da eta 4 partiduetatik bigarrena izango da. Estelarrarekin batera, hiru partidu jokatuko dira. Lehenengoa, 16:00etan, Matxin IV-Gaztelu, Martinez II-Aizpurua IIren aurka. Estelarraren ondoren, Altuna I-Lizasok Altuna II-Etxeberria IIIren aurka jokatuko dute eta azkena, Bereziartua-Badiola, Uterga-Auzmendiren aurka.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!