Tiraldiak Zeraingo festetan

Kronika - Erredakzioa 2006ko abu. 25a, 03:00

Zeraingo festen barruan, bola tiraldiak izan ziren abuztuaren 15 eta 16ean. Lehen egunean Miguel Burugain hernaniarrak irabazi zuen, 37 brilarekin. Bigarren eguneko tiraldian, berriz, bigarren geratu zen Burugain, M. Agirreren atzetik. Antonio Miner ereñotzuarrak 5garren egin zuen. Bitxia badirudi ere, denek brila kopuru bera egin zuten. Datorren igandean Zegaman izango da tiraldia, bertako festen barruan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!