Bertso eskolako kideak Beirera joan dira udalekutara, bertsoekin jolastera

Kronika - Erredakzioa 2006ko abu. 10a, 03:00

IRAULIO panttalone bertso eskolako kideak Beirera joateko autobusa hartu zuten atzo, bertako aterpetxean bost egun pasatzeko. Guztira 16 bertsolari gazte joan dira udalekuetara eta egun hauetarako denetariko ekintzak antolatu dituzte. Gaur esaterako, Oliten egun pasa egingo dute eta gauean bertso trama egingo dute bertan.

Olinpiadak, naturaz gozatu eta bertsotan aritu
Biharko, olinpiadak antolatu dituzte eta lokotxetan, sokatiran, lokarriak lotuta lasterka, tokan eta pañuelitoan neurtu beharko dituzte indarrak. Larunbatean, Pitillaseko zingirara joango dira bertako parajeak eta animaliak ikustera, eta bide batez animali eta naturari buruzko bertsoak osatuko dituzte. Bihar eta etzi, arratsaldean, piszinara joango dira bainua hartzera. Beharra izango dute inguru haietan garai honetan bero egiten du eta. Larunbatean, iluntzean, bertso txapelketa antolatu dute. Begiraleek azaldutakoaren arabera, udalekuak antolatzen dituzte bertso eskolako ikasleen arteko talde giroa indartzeko, eta batez ere ondo pasatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!