Kalez Kale Kantari ekimenak abuztuaren 12rako egin du deialdia. Hilabetero, bigarren larunbatean egiten dute zita herrian barrena kantu herrikoiak abesteko. Abestu ondoren bazkaria egiten dute elkarteren batean eta datorren larunbatean ere horrela egingo dute. Bazkarira joan nahi dutenek gaur dute azken eguna izena emateko. Horretarako telefono hauetara deitu behar da: 943-551127 edo 943-332937. Kantatzeko zita eguerdiko 12:00etan egin dute, Plaza Berrian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!