Haurrentzako tailerrek gaur izango dute jarraipena

Kronika - Erredakzioa 2006ko abu. 9a, 03:00

Eduardo Chillida eta Ingurumena haurrentzako tailerrak gaur izango du jarraipena. Gaur, Eduardo Chillidaren lanak eta museoan dauden zuhaitzak aztertuko dituzte. Zuhaitza idearen inguruko kontzeptu propioa sortzen saiatuko da haur bakoitza. Ikuspegi propio hori landuta zuhaitz eskultura bat egingo dute. Eskultura birziklatutako materialekin eta naturako materialekin egingo dute. Tailerra arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!