Aste Nagusian autobus zerbitzu berezia izango da gauetan

Kronika - Erredakzioa 2006ko abu. 9a, 03:00

dONOSTIAKO aste Nagusirako gaueko autobus zerbitzu berezia izango dute Garaiar autobus urdinek eta Areizaga autobus gorriek. Horrela gauetan, kotxerik hartu gabe, festaz gozatzeko aukera izango da. Autobus zerbitzu berezia abuztuaren 13tik abuztuaren 20ra bitartean izango da.

Garaiar autobus urdinen ordutegia
Hernanitik Donostiara, Aieteko linean, autobusak 15 minuturo izango dira. Donostiatik goizaldeko 02:30etan aterako da azkeneko autobusa maiztasun honekin. Ordu horretatik aurrera autobusak orduro aterako dira eta Donostiatik azkena 06:30etan aterako da. Gaueko 22:00etatik 00:15ak arte aurrera autobusak San Bartolome kaletik aterako dira. Goizaldeko 00:30etatik aurrera, Okendo kaletik aterako dira, berriz ere. Horrez gain, jakinarazi dute Aieteko autobus linea gaueko 22:15etatik aurrera Urnietaraino joango dela. Andoaindik Donostiara, azkeneko autobusa gaueko 21:45etan aterako da. Urnietatik Donostiara joan nahi dutenek Aieteko linea hartu beharko dute. Izan ere, Aieteko autobusa Urnietaraino iritsiko da gaueko 22:15etatik aurrera. Autobusa 15 minuturo izango da goizaldeko 02:00ak arte, eta orduro goizaldeko 06:00ak arte.

Autobus gorriak
Hernaniko Kronika enpresarekin harremanetan jarri bezain laister jakinaraziko dugu ordutegia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!