Askatasunak jakitera eman duenez, Xabier Lareki preso hernaniarrak, eta Oier Gonzalez eta Juan Carlos Subijana presoek janaria hartzeari uko egingo diote gaur, abuztuaren 7a ezkero gose greban dagoen Iñaki de Juana presoari elkartasuna adierazteko. Horrez gain, enkartelada egingo dute patio orduan. Xabier Lareki Toulouseko Maison d’arrêt, Seysses-en dago.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!