Serrano txukun Burgosko itzulian

Kronika - Erredakzioa 2006ko abu. 9a, 03:00

EREÑOtZUN bizi den Valladolideko Ricardo Serrano txirrindularia Burgosko itzulia korritzen ari da. Kaiku taldeko txirrindularia atzo arte 6garren zen sailkapen nagusian, liderraren denbora berdinean. Atzoko erlojupekoan, ordea, 39 segundo galdu zituen, 16garren eginda, eta orain 15garren dijoa sailkapen nagusian. José Ivan Gutierrezek lortu zuen atzo garaipena. Lehenengo egunean laugarren sartu zen Serrano, Kempsek irabazi zuen etapan. Bihar, Areniscas de los Pinarestik Lagunas de Neilarako etapa korrituko dute, 149 km.-koa. Hiru mendate ditu etapak, bat 1. mailakoa, eta etapa aproposa izan daiteke galdutako aldea murrizteko. Itzulia bihar bukatuko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!