Josu Oiaga Hernaniko aurrelariak Labastidan jokatuko du gaur, Bendimiako festa torneoan. Gaurko partiduarekin hasiko da abuztuan zehar jokatuko den torneo hau. Oiagak Fuertes du bikote, eta gutxienez hiru partidutan ariko dira. Aurreneko bi bikoteen artean geratuz gero, final aurrekoetara pasako lirateke. Partidua arratsaldeko 20:00etan hasiko da.
Iñaki Esnalek ere parte hartuko du torneo horretan, baina ez da estreinatuko hilaren 14ra arte. Aldazabal IVrekin jokatuko du torneoan, eta proba gisa, ostegunean Amurrion jokatuko dute Arroyo II eta Velascoren aurka. Partidua 22:30etan izango da.
Bestalde, Mendizabalek larunbatean Gasteizen jokatu beharreko partidua suspenditu egin zuen hankazpian baba bat zuela eta. Haren ordez Peñagarikano aritu zen. Oier jada osatu da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!