Natza taldeak antolatuta, gaueko zinea izango da datorren ostegunean, Karkaban, 22:00etatik aurrera. Azken boladan sari gehientsuena jaso dituen dokumentala da La pesadilla de Darwin, eta Afrikako bihotzean dagoen Tanzaniako giza errealitate gordina kontatzen du. Hain zuzen ere, Victoria lakuaren inguruan gaur egun bizi duten egoera da dokumentalaren gaia, Hubert Sauper zuzendari austriarrak dotore bezain gordin kontatua.
60garren hamarkadan Victoria lakuan izugarrizko negozioa hasi zuten lehenengo munduko herrialde batzuk, gaur egun oraindik martxan dagoena. Niloko perka delako arrain-arrantza milaka toneladatan egiten hasi ziren, eta ordainetan armak ematen zitzaizkien bertako bizilagunei. Horrek negozioa, pobrezia, gosea, prostituzioa... eragin ditu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!