Lur azpiko zabor kontenedoreak jarriko dituzte Santa Barbaran, Elizatxon eta Karabelen

Kronika - Erredakzioa 2006ko abu. 7a, 03:00

Guztira 7 kontenedore jarriko dituzte. Obrak kontratatzeko lehiaketa ireki du Udalak.

Santa Barbara, Elizatxo eta Karabel auzoetan zaborra botatzeko kontenedoreak lur azpian jarriko dituzte. Guztira 7 kontenedore jarriko dira. Udalak lehiaketa ireki du obra egiteko enpresa kontratzeko, eta gutxi gora behera 93.926 euroko aurrekontua dute lanek. Kontenedoreak 3.200 litrokoak izango dira eta altxatzeko sistema bat izango dute, zaborraren kamioiak jaso ahal izateko. Zaborra botatzeko buzoi moduko bat izango dute lurrazalean, zabor poltsa haundiak sartzeko modukoa. Buzoi horiek herdoiltzen ez den altzairuzkoak izango dira, edo bestela, kanpoaldean irauteko moduko tratamendua izan behar dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!