Ahots doinuz hasi da Chillida Lekun Musika Hamabostaldia

Kronika - Erredakzioa 2006ko abu. 7a, 03:00

kup Taldea izan zen atzo Chillida Lekun, Musika Hamabostaldiaren barruan. Taldeko 21 kide aritu ziren atzo kantuan, Gabriel Baltés zuzendari zutela, eta jende mordoxka entzuten. Francis Poulenc-en (1899-1963) Salve Regina, Ave Verum, Salut Dame Sainte, Vinea mea electa, eta Timor et tremor obrak kantatu zituzten; eta baita ere, Aita Donostiaren (1886-1956) beste 15 ere: Ave Maria, O Domina, Stabat Mater, Sancta et inmaculada Virginitas, O Doctor Optime, Glorificasti Domine, O Jésus amour, Priez pour paix, O sacrum convivium, Respice de caelo, Mi esperanza, Santa Virgen escogida, ¿Qué sería yo sin ti?, Tanto son da Groriosa, eta Caminando va José.

Beste 3 kontzertu

Chillida Lekun abuztuko lau igandeetan izango dira Musika Hamabostaldiko kontzertuak. Hurrengo igandean Almudena Ortega sopranoa eta Joseu Okiñena pianojolea izango dira, 19:00etan. Sarrerak 18:00etatik aurrera, 10 €. Ortegak eta Okiñenak Tríptico Infantil lanaren estreinaldia egingo dute, eta Aita Donostia eta konpositore kataluiniar garaikideen obrak eskainiko dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!