Urrutia Casino Kursaaleko ligilan sartu da

Kronika - Erredakzioa 2006ko abu. 6a, 03:00

Urrutiak 35-28 irabazi zion atzo Altuna IIri, Casino Kursaal txapelketako ligilara sartzeko partidua. Urrutiari asko kosta zitzaion Altuna II menderatzen; gaztea da, eta faborito atera izanak presio haundia eragin zion Urrutiari. Altuna IIak oso ondo jokatu zuen partiduaren lehendabiziko zatia, eta 14-18 ere izan zen goitik. Urrutiak klasea azaldu zuen, ordea, eta ondo errestatu eta erreboteatu izanak eman zion garaipena. Altuna IIak errebotean zuen zuloa, eta Urrutiak ondo aprobetxatu zuen hori. Urrutia beraz, buruz buruko txapelketako ligilan sartu da, eta datorren larunbatean jokatuko du lehenengo partidua Zeberio IIaren kontra.

Gaurko jaialdiko beste emaitzak: Sarasua-Astibia 26/IribarrenZubizarreta 35; Zeberio II-Auzmendi 23/Altuna I-Lizaso 40; eta Bereziartua-Aizpuru 30/Agirresarobe-Etxabe 22. Bihar ere, jaialdia izango da Galarretan, 16:00etatik aurrera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!