Urteroko Txantxangorriko Plater Tiro Sari Nagusia gaur jokatuko da, Oiartzungo Arkaleko tiralekuan. Ehiza ibilbide modalitatean jokatuko da txapelketa, kategoria bakarrean, eta 25 plateretara izango da. Txapelketa 10:00etan hasiko da, eta izena emateko aukera 10:00etatik 11:00etara dago parte hartu nahi duen guztiarentzat. Txapelketa bukatzean, Santa Barbarako tiralekuan egingo dira saribanaketa eta mokatu txiki bat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!