Jesus Arrieta tiradako irabazlea eta Luis Mari Zerain onena erregularitatean

Kronika - Erredakzioa 2006ko abuztuaren 7a

Atzo jokatu zen Txantxangorriko Sari Nagusia, plater tiroan, Ehiza Ibilbidea modalitatean, eta Jesus Arrietak eta Luis Mari Zerainek irabazi zituzten bi sari nagusiak. Jesus Arrietak irabazi zuen tirada, Lazaro Oiarbiderekin bi desenpate jokatuta. 25 plateretik 23 jo zituzten biek; desenpatean 25etik 24; eta kale edo balekoan Arrietak irabazi zion 1-0. Erregularitatea berriz, Luis Mari Zerainek irabazi zuen, bost tiradatan 95 plater jota. 27 parte hartzaile izan ziren guztira, eta denentzat izan ziren sariak. Ondoren, hamaiketakoa egin zuten Santa Barbaran
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!