Segurak eta Martiarenak emaitza onak asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2006ko abu. 6a, 03:00

kriskitiña dantza taldeko Xabier Segurak eta Lierni Martiarenak saria irabazten dute, joaten diren lekura joaten direla. Lehengo larunbatean Algortan bigarren saria lortu zuten, eta astelehenean Sestaon Bizkaiko txapelketan hirugarren saria lortu zuten, bigarrenetik puntu bakar batera geldituta, gainera. Kriskitiña dantza taldea emaitzekin gustora Kriskitiña dantza taldea oso gustora dago lortzen ari diren emaitzekin, eta Kronikari jakin arazi diotenez, hori guztia entrenamendu gogorren ondorioa da: ´Saiakera horri eskerrak, Hernaniren izena goi-mailan dabil sueltoko dantza munduan`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!