Haurrentzako tailerrean izena emateko azken eguna gaur

Kronika - Erredakzioa 2006ko abu. 4a, 03:00

Chillida Leku museoak haurrentzako tailerrak antolatu ditu abuztuaren 8tik 10era. Eduardo Chillida eta Ingurumena izango da gaia. Bertan, museoa ezagutuko dute, zuhaitza kontzeptua landuko dute eta horren inguruko artelan bat egingo dute, besteak beste. Tailerra arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara izango da. Izena emateko epea gaur bukatzen da eta telefono honetara deitu behar da: 943-335963.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!