Chillida Leku museoak 8 eta 12 urte arteko haurrentzat tailerra antolatu du abuztuaren 8tik 10era. Tailerrean Eduardo Chillidaren lanak eta ingurumena landuko dira. Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute abuztuaren 4a baino lehen. Aurreneko egunean, abuztuaren 8an, museoa ezagutuko dute eta erabiliko dituzten materialekin harremanetan jarriko dira. Bigarren egunean, abuztuaren 9an, zuhaitza kontzeptua landuko dute eta bakoitzak bere ikuspegi propioa sortuta, eskultura bat egingo dute idea horren bueltan. Hirugarren egunean, abuztuaren 10ean, lanaren aurkezpena egingo dute kideen aurrean eta erabakiko dute artelan bakoitza non jarriko duten. Lanei argazkiak ere aterako dizkiete, liburuxka bat osatzeko. Tailerrak arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara izango dira. Izena emateak 25 euro balio du. Telefono honetara deitu behar da horretarako: 943-335963.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!