Txantxangorri Sari Nagusia izango da bihar

Kronika - Erredakzioa 2006ko abu. 5a, 03:00

TXANTXANGORRI elkarteak antolatuta, Txantxangorri Sari Nagusia plater tiro txapelketa jokatuko da bihar. Txapelketa ehiza ibilbide modalitatean izango da eta 25 plater bota beharko dira. Txapelketa Arkaleko tiralekuan izango da, goizeko 10:00etatik aurrera. Izena emateko aukera goizeko 11:00ak arte izango da. Elkarteak jakinarazi du kategoria bakarra izango dela. Txapelketa bukatzean Santa Barbarako tiralekura joango dira, sariak banatu eta mokadu bat egitera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!