BH: «Udalaren autoritarismoaren beste adibide bat da gazte txabolarena»

Kronika - Erredakzioa 2006ko abu. 3a, 03:00

BIldu Hernanik gazte txabolarekiko bere ikuspuntua jakinarazi du prentsa ohar batean. Beraien esanetan, ´gazte txabolarekin gertatutakoak beste behin ere udal honen jokaera autoritarioa agerian utzi du`. Bildu Hernanik dio badagoela arazoak bideratzeko beste modu bat eta hausnarketa plazaratu du. Bertan azaldu dute, ´gazte txabola bezalako esperientziak oso interesgarriak eta aberasgarriak direla herriarentzat` eta gaineratu dute, ´guretzat gazte asanbladek, gaztetxeek eta antzeko mugimenduek herritarren laguntza eta sustengua` merezi dutela, arrazoi askorengatik: ´herriaren bizitza kulturala aberasten dute, sorkuntza eta eztabaidarako guneak izaten dira, gizarte eta herriarentzat pizgarriak dira...`.

Udalaren jarrera salagarria
Plataformak udalaren jarrera ´erabat salagarritzat` jo du, ´ez dugu uste inposaketa, nagusikeria eta, kasu honetan, gazte txabola kentzea direnik modu egokienak gazteen eskariei erantzuteko` baizik eta ´elkarrizketa eta adostasunaren bidea`. BHren ustetan ´udal batek arreta haundiagoa eskaini behar die gazteen aldarrikapenei`, eta dio `Hernaniko gazteek jasotakoa baino beste erantzun bat` merezi zutela. Horrez gain, baieztatzen dute ´sarritan irtenbideak bilatzeko ezer baino gehiago borondatea behar dela` eta arazo hori bideratzeko ´Udalak ez duela inolako borondaterik agertu`. Azkenik, diote Hernaniko udalak ´gazteen beharrei erantzuteko modu eta baliabideak badituela` eta agintariei eskatzen diegu ´nagusikeria alboratu eta irtenbideak bilatzen hasteko`.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!