Udala erraustegia Landarbason jartzearen aurka agertu da

Kronika - Erredakzioa 2006ko abu. 3a, 03:00

UDAL gobernu batzordea Landarbason erraustegia jartzearen aurka azaldu da, eta horrela jakinarazi du prentsara bidalitako ohar batean. Udalak azaldu du, ´Donostiako Udalak hiri hondakinen erraustegia Landarbason jartzeko proposamenari uko egitea` erabaki duela, gobernu batzordeak egindako akordio baten bidez. Akordioaren arabera, udal gobernua osatzen duten taldeek, hau da, EA, EAJ, eta EBk, ´Aiako Harria Parke Naturalaren ingurumea mantendu eta hobetzeko eskura dituzten legezko bitarteko guztiak erabiltzeko konpromisoa` hartu dute.

Kontrako jarrera beste instituzioetan azalduko du Udalak
Udal gobernu batzordearen iritzira, erraustegia Landarbason jartzeak eragingo lituzkeen kalteak bistakoak dira. Hori dela eta, kontrako jarrera azalduko du San Markos Mankomunitatean, Foru Aldundian eta Donostiako Udalean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!