Josu Oiagak binakako partidua jokatuko du bihar Arrubalen (Errioxa) arratsaldeko 18:00etan. Gabarri II izango du atzean eta Arroyo III eta Aldazabal IV kontrario bezala. Partidu honekin abuztuko hilabete gogorrari hasiera emango dio, non Bendimiako txapelketa jokatuko duen, Fuertesekin bikote eginda. Mendizabalek ere partidua dauka bihar, Oiartzungo Madalensoro frontoian. Esainekin batera jokatuko du Oierrek, Koka eta Argote arerio dituela. Partidua 19:30etan hasiko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!