‘La pesadilla de Darwin’ ikusgai gaur gauean Karkaban

Kronika - Erredakzioa 2006ko abu. 2a, 03:00

Natzak kaleko zinearekin jarraitzen du eta aste honetan La pesadilla de Darwin pelikula izango da ikusgai. Pelikula karkaban jarriko dute, 22:00etatik aurrera. La pesadilla de Darwin 2004 urtean estreinatuko dokumentala da, Hubert Sauper-ek zuzendutakoa. 60ko hamarkadan Afrikako bihotzean dagoen Victoria lakuan gertatutakoa kontatzen du dokumentalak. Animali mota berri bat sartu zuten laku horretan, esperimentu modura. Animali honek gainontzeko espezie guztiekin akabatu zuen, eta azkar hedatu zen. Gaur egun, bere xerrak mundu guztira zabalduak dira, eta, ordainetan, hegazkin erraldoiek armamentua uzten dute bertan, anaien arteko gudetan erabiltzeko.

Hurrengo astean ere zinea
Hurrengo asteazkenean jarriko dute Natzakoek udara honetako azken pelikula, La espalda del mundo izenekoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!